top of page
Euskal Herrian eskuz eginiko txotxongiloen web-orrian zaude. Hemen dauzkazu orain arte egindakoak:

Txotxongiloak. 

#1

 

Dortoka

 

Oskol du izena. Broma zalea da eta asko gustatzen zaio bere lagunei zirikatzea.

 

Uretan plisti-plasta ibiltzea gehien gustatzen zaion ekintza da eta bere elikagairik gustukoenak belarra eta eltxoak dira.

#2

 

Mantarraina 

 

“Manti” izena du eta nahiko alperra da. Asko gustatzen zaio itsasoan zehar ibiltzen diren beste animaliekin jolastea. Harrapaketan ibiltzea gustuko du; oso azkarra denez, denengatik ihes egiten du eta azkena harrapatzen diete.

#3

 

Karramarroa

 

“Tximur” du izena eta asko gustatzen zaio hitz egitea, ez da isiltzen. Atximurkak egiten ibiltzen da eta oso maitakorra da. Osasuntsu mantentzen da, kirola egiten eta denetik jaten duelako.

#4

 

Tiburoia

 

Tibu da bere izena eta nahiko lotsatia da nahiz eta bere itxura oso handia izan. Itsasoan zehar gustatzen zaio bidaiatzea orduak eta orduak gelditu gabe. Lagun asko ditu arraiak, izarrak, algak, baleak, izurdeak… baina bere lagunik hoberena marmoka “pintxi” da.

bottom of page